Esperientzi Eskolak doako tailerrak eskainiko ditu astean behin

Karkara

Tailerren aurkezpena izango da urriaren 7an, astelehenarekin.

Orioko Esperientzi Eskolak ikasturteari ekingo dio datorren hilean, urrian. Astean behin tailer ezberdinak antolatuko dituzte urtean zehar, doan. Bertan, memoria lantzeko eta antzerkia egiteko tailerrak, bizitzarako filosofiaren inguruan hitz egiteko, umorezko literatura lantzeko eta dantza egiteko ekintzak antolatuko dituzte, besteak beste.

Klaseei hasiera emateko, tailerren aurkezpena egingo dute urriaren 7an, astelehenarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero harri kontaktuan zenbaki honen bitartez. 688-65 85 44, Heli.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide