Mola Market azoka Herriko Plazan egingo dute, igandean

Karkara 2019ko abu. 16a, 10:16

Igandean, 13:00etan irekiko ditu ateak Mola Market azokak, Herriko Plazan.

Hasiera batean hondartzan egitekoak baziren ere, Mola Market azoka Herriko Plazan egingo dute igandean. 13:00etan irekiko ditu ateak, eta diseinatzaile desberdinen diseinuak, eta bigarren eskuko arropa erosteko aukera izango dute herritarrek bertan. Gainera, 18:00etatik aurrera, DJ Tobalek azoka girotuko du bere musikarekin.

Hurrengo diseinatzaileek parte hartuko dute: Bagus, Mila.be, Elene Tamayo, Sea Shepherd, Bohemian Shop, Paula Di Canto, Gaia Hand Craft, The Willow Tree, Kaimiloa Project eta El Diario de Sofia. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide