Orioko Xaltxerak talde feministak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, 'Woody Allen erasotzailea, alde hemendik' leloa aldarrikatzen duen pankarta jarri dute autobideko biribilgunean. Gaur eta astelehenean Benta bidea itxita izango da Woody Allen zinema zuzendariaren hainbat eszena bertan grabatuko dituztelako. Allen inguruan izango dela aprobetxatuz, Orioko mugimendu feministako kideek zinema zuzendariaren aurkako jarrera azaldu nahi izan dute. "Eraso sexistak egin eta eragindako mina aitortu eta erreparatu ez dutenak ez dira ongi etorriak. Woody Allen alde hemendik!", azaldu dute sare sozialen bidez.