Bizikletak uzteko eremuak egokitu dituzte edukiontzi-guneen alboan

Karkara 2019ko abu. 9a, 11:19

Neurriarekin, bidegurutzeetan kokatuta zeuden edukiontziek sortzen zituzten arazoak ekidin nahi ditu Orioko Udalak. 

Bidegurutzeetan kokatuta zeuden edukiontzi-guneek ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria ikustea oztopatzen zutela ohartu zen Orioko Udala. Arazoari irtenbidea emateko, edukiontzi-guneak zertxobait mugitu ditu eta tarte horretan bizikletak eta motorrak uzteko eremuak egokitu ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide