Paperezko tailerra izango da igandean Herriko Plazan

Karkara

Uztailaren 21ean, igandearekin Quilling erakusketa –paperezko tailerra– izango da izango da Herriko Plazan 11:00etan hasi eta 14:30era bitartean. Euro baten truke tailerrean parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 Herriko Plazara bertaratzen direnek, euro baten truke, Quilling teknikarekin egindako Orioko Bihotza, bihotz forma daukan eta kolore horidun paparreko orratzak lortzeko aukera izango dute.Teknika hau erabiliz egindako hainbat gauza ere egongo dira ikusgai, eta taldea bera, (Ostargi Quilling), lanean ikusteko aukera ere bai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide