Karmengo Amaren Eguna ospatuko dute gaur arrantzaleek Orion

Karkara

Goizean goiz hasi dira Karmengo karroa prestatzen arratsalderako. Bostetan izango da elizkizuna eta jarraian moilan, urteroko ospakizuna egingo da.

Karmengo Amaren Eguna da gaur eta Orioko kristauek ospakizuna egingo dute moilan. Goizean goiz hasi dira arratsaldean prozesioan aterako den Karmengo karroa prestatzen. Arrantzaleen zaindaria da Karmengo Ama.  Meza bukatuta elizatik moilarako prozesioa egingo dute irudiaren atzetik. Harribil Dantza Taldeko kideek agurra eskainiko diote Karmengo Amari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide