Txu-txu trenak ibilbidea aldatuko du larunbatean eta igandean, Bisiguaren Festa dela-eta

Karkara

Asteburuan Txu-txu trena ez da plazatik eta Anibarko Portutik pasako.

Asteburu honetan, uztailaren 12tik 14ra bitartean, Orioko Bisiguaren Festa ospatuko da. Herriko Plaza gainezka egongo denez, Txu-txu trenak aldatu egingo du ohiko ibilbidea bi egun horietan. Asteburuan, beraz, ez da plazara eta Anibarko Portura iritsiko. Horren partez, Ikastolako parean Abeslari kalea hartuko du trenak eta Eusko Gudari kaletik barrena bueltatuko da hondartzara.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide