Zarautz VS Orio bertso 'desapiyoa' jokatuko da ostiralean

Karkara 2019ko uzt. 9a, 12:00

Motxian bertso eskolak antolatuta asteburu osoko egitaraua izango da uztailaren 11an, ostegunean hasita.

Zarauzko Motxian bertso eskolak antolatuta, bertso astea izango da uztailaren 11tik 13ra bitartean. Uztailaren 12an, ostiralarekin, Zarautz eta Orioren arteko 'Desapiyo eguna' ospatuko da.

Hau da egitaraua osorik:

Uztailak 11, osteguna
22:00. Bertso musikatuak, Torre luzean.

Uztailak 12, ostirala
Desapiyo eguna, Zarautz VS Orio
18:30. Bertso-pelota, frontoi txikin
22:30. Bertso-saioa, Torre luzean

Uztailak 13, larunbata
Bertso eguna
10:30. Hamaiketakoa Musika Plazan
12:00 Txepelketa tabernaz taberna
15:00. Bazkaria eta final handia Txiki-polit tabernan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide