Aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan San Pedro jaiak direla-eta

Karkara 2019ko eka. 28a, 11:00

Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, ekainaren 28ko 16:00etatik uztailaren 2ko 07:00ak arte

Udaltzaingoak ohar hau argitaratu du, San Pedro jaietan ibilgailuen zirkulazioan egingo diren aldaketak jakinarazteko:

San Pedro festetan Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 28ko 16:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 2ko 07:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
  • Ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta debekatuta izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, nahitanahiez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide