Igande goizaldean gaupaseroen argazkia aterako du KARKARAK

Karkara 2019ko eka. 26a, 13:00

2014ko gaupaseroen argazkia

Igandean, 06:00etan aterako du KARKARAk sanpedrotako gaupaseroen argazkia, Tragoxka tabernaren alboko eskaileretan.

San Pedro jaietan murgilduko da Orio asteburuan, eta KARKARAk herriko gaupaseroak bildu nahi ditu sanpedrotako argazkia ateratzeko. Beraz, larunbat gauean parranda egingo dutenak, igandean 06:00etan, Tragoxka tabernaren ondoko eskaileretan biltzera gonbidatzen ditu KARKARAk. Animatu parte hartzera!!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide