San Pelaio jaiak direla eta ekainaren 25etik 27ra (astelehenetik asteazkenera), Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, 12:30etik aurrera
Orio eta Zarauzko hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten da eta, beraz, herri batean aldatu behar izateak besteari eragiten dio. Kasu honetan, San Pelaio jaiak direla- eta aldatuko da bilketaren ordutegia.