Hasiera ona eman diote oriotarrek KAE-2 ligari

Karkara 2019ko ekainaren 17a

Lutxanan jokatutako XXXII.Erandioko banderarekin eman zioten hasiera Ligari. Oriotarrek bigarren postua lortu zuten lehenengo estropadan.

Atzo, ekinaren 16an, igandearekin XXXII. Erandioko bandera jokatu zen Lutxanan arratsaldeko 19:00etan. Bi txandatan jokatutako estropada izan zen atzokoa. Lehenengoan, Castok, Hondarribiak, Castro-Canderas de Santullanek, Busturialdeak eta Bermeok hartu zuten parte. Bigarren txandan berriz, Oriok, Getxok, Portu-Deustok, Mutrikuk, San Juan B-k eta Portugaletek.

Getxok eraman zuen Erandioko bandera etxera 20:30,64 denborarekin. Horrela, 11 puntu batu ditu sailkapen orokorrean. Orio Babyautok, berriz, bigarren postua lortu zuen 20:34,48 denborarekin, 10 puntu ditu orain ligako sailkapen orokorrean.

Sailkapenak:

Kluba                                         Denbora           Puntuak

1. GETXO                                  20:30,64            11
2. ORIO-BABYAUTO               20:34,48            10
3. GO FIT-HONDARRIBIA      20:49,58              9
4. PORTUGALETE                   20:54,34              8
5. BERMEO B-AVIA                 20:56,58              7
6. CASTRO-CANTERAS
DE SANTULLAN                      20:57,66              6
7. BUSTURIALDEA                  21:13,28              5
8.PORTU-DEUSTO                  21:15,60              4
9.SAN JUAN B                         21:21,68               3
10. MUTRIKU                           21:35,26               2
11. A.N. CASTRO GLASS      22:00,00                1

 



 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide