Orioko infantilak eta beteranoak garaile Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan

Karkara 2019ko eka. 16a, 15:37

Legution jokatu ziren estropadetan Orio AEko bost ordezkarik hartu zuten parte.

Atzo, ekainak 15, larunbata, Legution jokatu ziren Aulki Mugikorreko Txapelketako estropadak. Orio AE bi urrezko dominekin itzuli zen etxera. Gizonezkoen skull bikoitzeko infantil mailan Oier Ikatzeta eta Ugaitz Astigarraga izan ziren lehiako irabazleak. Beteranoetan, berriz, Javier Peurtas eta Dionisio Redondo.

Emakumezkoen skullean, infantil mailako laukoteak zazpigarren postuan amaitu zuen estropada. Banakako skull infantileko arrunlariak, hamabigarren postuan sailkatu zen eta skull infantileko gizonezkoen bigarren bikotea, hamaseigarren.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide