Kimu neskentzako eskubaloiko teknifikazio saioak egingo dituzte gaur

Karkara 2019ko mai. 28a, 14:00

Orio Eraginek antolatu ditu teknifikazio saioak, eta bigarren hitzordua izango da gaurkoa. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neskei zuzendutako prestakuntzak dira.

Aurten, Orioko Herri Ikastolaren izenpean eta Zarautz Kirol Elkartearen babesarekin, 70-80 neska inguruk jokatu dute eskubaloian Orion, infantil zein kimu mailetan. Herrian eskubaloian dagoen parte hartzea ikusita, "erronka berri" bati eustea erabaki dute zenbait kidek, eta Orio Eragin Eskubaloi Kluba sortu dute, datorren ikasturteari begira. Dena den, dagoeneko hasi dira egitasmoak antolatzen. Ekainerako eskubaloi udalekuak prestatu dituzte, eta aurreko astean zein honetan, kimu neskei zuzendutako teknifikazio saioak izango dira.

Aurreko asteartean, maiatzak 21, egin zuten lehenengo teknifikazio saioa, Karela kiroldegian. Gaur, asteartea, bigarren saioa izango da, leku berean. 17:00etan Lehen Hezkuntzako 5. mailako nesken txanda izango da, eta jarraian, 18:00etan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako neskena. Hala, Eraginekoek aiarrak zein oriotarrak gonbidatu dituzte teknifikazioetan parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide