San Joan Gaueko kalejiran izena emateko epea zabalduko dute ostegunean

Karkara 2019ko mai. 27a, 16:00

Harribilen San Joan Gaueko kalejiran parte hartu nahi duten haurrek, ostegunean 18:30ean eman beharko dute izena, Kultur Tailerrean.

Harribilek San Joan Gaua antolatzen du urtero, eta herriko haurrek, sorgin bilakatuta, kalejiran parte hartu ohi dute ekainaren 23an. Ekimenean parte hartu nahi duten haurrek ostegunean eman beharko dute izena Kultur Tailerrean, 18:30ean. 

Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrerako ikasleek parte hartu dezakete kalejiran, neskek eta mutilek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide