Ostiralean, maiatzak 24, emango diote hasiera Orioko Arraunketa Elkarteak antolatutako 7. Garagardo Azokari. Aurtengoan, aurreneko aldiz, bi oriotarrek jasoko dute Mirotza Saria; hain zuzen, Sara Iparragirrek eta Imanol Alguacilek. Sara Iparragirre, IDK Gipuzkoako saskibaloi jokalariak Europako Txapelketa irabazi zuen 2018an. Imanol Alguacil, aldiz, Errealeko jokalari ohia da, eta gaur egun gizonezkoen lehenengo taldeko entrenatzailea da.
Ostiralean 19:00etan irekiko dituzte azokako ateak, irekiera ekitaldiarekin. Ordu horretan 2019ko Mirotza Saria emango dute Arraunketa Elkarteko kideek, eta ondoren, 21:30ean, Iratz Urkizu oriotarraren Bide Batez taldeak erromeria eskainiko du.
Ibon Huegun OAEko presidenteak eskerrak eman dizkie azokan boluntario modura lanean aritzen diren herritar guztiei, eta baita Orioko Udalari ere. Huegunek azaldu duenez, aurten ere Orioko plazan kokatuko dute azoka, eta hainbat garagardo mota eta ukondoa dastatzeko aukera izango da.
7. Garagardo Azokako egitaraua
Maiatzak 24, ostirala
- 19:00. Irekiera ekitaldia. Mirotza Saria emango du Arraunketa Elkarteak.
- Jarraian, erromeria izango da Bide Batez taldearekin.
- 01:00. Azokaren itxiera.
Maiatzak 25, larunbata
- 11:00. Easo Motor desafioa.
- 13:00. Garagardo Azokaren irekiera.
- 18:00. Hemen Gatoztink kanpainaren azken txanpa.
- Jarraian, erromeria izango da Fan&Go taldearekin.
- 01:00. Azokaren itxiera.
Maiatzak 26, igandea
- 13:00. Garagardo Azokaren irekiera.
- Goiz eta arratsaldez, Hemen gatoztink kanpainaren azken txanpa.
- 01:00. Azokaren itxiera.