"Ziaboga" dokumentala eskaini zuten atzo Arraunetxen

Karkara

Ehun pertsona inguru bertaratu ziren Arraunetxera proiekzioa ikustera

 Atzo arratsaldean, Iñaki Pinedok zuzendutako ‘Ziaboga. Ciaboga’ izeneko dokumentala proiektatu zuten Arraunetxen. Bizkaiko Golkoko traineruen historia kontatzen du, Gipuzkoatik hasi eta Galiziaraino.

Ehun pertsona inguru bertaratu ziren Arraunetxera 72 minutuko dokumentala ikustera. Ikusleen esanetan dokumentala interesgarria izan zen: "Protagonistek kontatuak, Kantauriko hainbat herrietako arraun bizipenak eta sentimenduak azaltzen dira bertan, modu xume eta sentikorrean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide