Gorka Eizmendik bigarren egin du Pozoblancon jokatutako rallyan

Karkara

Espainiako lur gaineko rally txapelketan bigarren postua eskuratu du Gorka Eizmendi oriotarrak.

Pasa den larunbatean, apirilak 6, Espainiako lur gaineko rally txapelketako jardunaldia izan zen Pozoblancon (Andaluzia). Avia Rally Team taldeko Gorka Eizmendik bigarren egin zuen, Diego Sanjuan taldekidearekin batera.

Beraz, une honetan, Espainiako lur gaineko rally txapelketako bigarren postuan dago Eizmendi oriotarra. Apirilaren 26an eta 27an Nafarroako zirkuitua jokatuko dute, bosgarren urtez jarraian. Iaz Avia taldeak irabazi zuen proba, eta aurten ere bertan izango dira.

Hona hemen Espainiako lur gaineko rallly txapelketako sailkapena:

  1. Xevi Pons, 75 puntu
  2. Gorka Eizmendi, 58 puntu
  3. Alex Villanueva, 52 puntu
  4. Josep Basols, 46 puntu
  5. Eduard Pons, 40 puntu

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide