Isidoro Martínez entrenatzaileak 18 jokalari deitu ditu Kroazian jokatuko diren lagunartekoetarako deialdietara, tartean Mikel Amilibia Amenabarreko jokalari oriotarra. Gaur abiatu dira jokalariak Guadalajarara txapelketa jokatu aurretiko entrenamenduetara. Asteazkenean, berriz, Kroaziara bidaiatuko dute bertako selekzioaren aurka lagunarteko partidak jokatzera Porec herrialdean, uda honetan Galizian jokatuko den Munduko txapelketarako prestatzeko asmoz.
Lehenengo lagunarteko partida hilaren 11an izango da, ostegunez, arratsaldeko 18:30ean. Bigarrena, berriz, larunbatean ordu berean.