Bi garaipen Orioko taldeentzat Gipuzkoako Batel Txapelketan

Karkara

Gipuzkoako Batel Txapelketan bi bandera eskuratu dituzte Orio Arraunketa Elkarteko kideek. (OAE)

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu dute asteburuan, Pasai San Pedron. Orioko arraunlariek urrezko, zilarrezko zein brontzezko dominak eskuratu dituzte. Hona hemen emaitza guztiak ikusgai.

Asteburuan Pasai San Pedron jokatu dituzte Gipuzkoako Batel Txapelketako estropadak mailaz maila. Orioko arraunlariek ere banderak eta dominak ekarri zituzten bueltan atzo, igandea.

Hain zuzen, promesa nesketan eta jubenil nesketan gailendu ziren oriotarrak, eta beraz, bi bandera eta urrezko dominak eskuratu zituzten. Kadete mutilek zilarra lortu zuten, eta jubenil mutilek eta senior mutilek, aldiz, brontzea. Atzo arratsaldean omendu zituzten Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak, Orioko udaletxean.

Hona hemen Gipuzkoako Batel Txapelketako emaitza guztiak ikusgai

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide