Irudietan: Orioko nesken eskubaloi taldeak finalerdia galdu du asteburuan

Karkara 2019ko api. 8a, 15:19

Infantil mailako Orioko A ZKE eskubaloi taldea Gipuzkoako laugarren postuan geratu da.

Orioko infantil nesken Orioko A ZKE eskubaloi taldeak Gipuzkoako lau talde onenen artean sailkatuta, txapelketako finalerdia jokatu zuen larunbatean Oñatiren aurka.

Orioko A ZKE taldeak larunbatean finalerdiak galdu zituen Aloña Mendi Oñatiarraren aurka 25-14. Atsedenaldira 12-10 iritsi eta gero bigarren zati hasiera kaxkar batengatik, partidua oso zail jarri eta behera egin zuten. Nabarmena izan zen esperientzi faltak eta nerbioak, partida txarra egitera eraman zutela taldea.

Igandean Bidasoaren aurka 3. eta 4. postua jokatu zuten, izugarriko hasiera batekin 5-0 5. minuturako. Pixkanaka Bidasoa partidan sartzen joan zen eta atsedenaldira 11-10 aurretik iritsi ziren Oriotarrak. Bigarren zatia ez zen hain ona izan atakean,  jaurtiketa dezente huts eginda eta baloi galtzeekin. 25-20ko emaitzarekin galdu zuten.

Orio Eskubaloiko arduradunek laugarren postua asko baloratu behar dela uste dute: Neskek urte osoan egindako lanagatik eta izandako progresioa hartu behar dugu kontuan batez ere. Gainera urterokoa den arren, asteburu honetan eztabaida asko egon dira arauak errespetatzen ez dituzten talde asko daudelako kategoria hauetan eta ikusi dugu ondo ari garela lanean. Indibidualki eta talde bezala haziz goazelako inor atzean utzi gabe eta argi dugulako irabaztea ez dela markagailua bakarrik, batez ere adin hauetan.

Orioko B ZKE taldeak berriz ligako partidua zuen Hernaniren aurka Karelan eta 25-9ko emaitzaz nagusitu ziren. Hauen progresioa ere aipatzekoa eta horrela jarraitzen badute poz handiak emango dituztela zihur gaude.

Aste Santuetan Oporton

Bestalde, Aste Santuan Orioko infantil mailako nesken bi taldeak Portugalera joango dira, Oporto inguruan dagoen San Joan de Madeira herrira, eskubaloi torneoa jolastera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide