Korrikalean Eguna antolatu dute ostiralerako

Karkara

Orioko Korrika batzordeko kideak.

Orioko Korrika Batzordeak Korrika Kulturalaren barruan hainbat ekimen egingo ditu datozen astetan.

Apirilaren 12an pasako da 21. Korrika Oriotik, eta herritarrak Korrikaren olatuan murgiltzeko hainbat ekimen egingo dituzte datozen astetan, Korrika Kulturalaren barruan.

Hurrengoa da martxoko egitaraua:
Martxoak 15, ostirala, Korrikalean Eguna.
- 18:00etan hasita, haurren txokoa eta Korrikako arropa saltzeko postua jarriko dituzte plazan. Horrez gain, Ikastolako ikasleen batukadak girotuko ditu kaleak.

Martxoak 28, osteguna
- 20:00. Olatz Salvadorren kontzertua, Orioko Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide