Maiatzak 5eko artisau azokan izena emateko epea ireki du Orioko Udalak

Karkara

Apirilaren 5a bitartean eman daiteke izena, 'kultura@orio.eus' helbidera idatzita.

Datorren maiatzaren 5ean, igandearekin, Orioko Udalak artisau azoka antolatuko du herriko plazan, eta bertan postua jarri nahi dutenek apirilak 5a arte eman dezakete izena.

Izen emateko kultura@orio.eus helbidera eskaera bidali behar dute interesatuek, bakoitzaren datuak (izen, abizen eta telefonoa) eta saltzen duen artisau produktua azalduz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide