Eneko Eizagirrek zilarrezko domina lortu du Espainiako Judo txapelketan

Karkara

Igandean lortutako emaitzari esker, Espainiako junior mailako selekzioan sartu da judoka.

Eneko Eizagirre judokak zilarrezko domina irabazi du Espainiako Junior mailako txapelketan. Igandean jokatu zen txapelketa, Madrilen. Oriotarrak jokatu zituen lau borrokalditik hiru irabazi zituen. Txapelketa honetan lortutako emaitza historikoa izan da judokarentzat, eta horri esker, Espainiako junior mailako selekzioaren parte izango da Eizagirre.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide