Mutilen ohorezko kadete mailako taldeak partida jokatuko du gaur arratsaldean Mendibeltz zelaian

Karkara 2019ko mar. 1a, 11:30

Futbol partida Mendibeltz zelaian.

Asteburu honetan Orioko futbol talde askok atsedena izango dute.

Ez ohiko asteburua izango da datorrena futbol hitzorduei dagokionean. Izan ere, Orioko futbol talde askok atsedena izango dute, eta partida bakarra jokatuko da Mendilbeltz zelaian. Gaur arratsaldean izango da, 18:00etan hasita, eta Orioko taldeak Vasconia izango du aurkari.

Bestalde, larunbatean, nesken ohorezko kadete mailako taldeak Touring taldearen aurka partida jokatuko du, 09:30ean Errenteriako Fanderia zelaian. Arratsaldean berriz, jubenil mailako mutilek Sanpredotarraren aurka izango dute hitzordua Trintxerpen.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide