Arkupe elkarteak inauterietako argazki txokoa jarriko du larunbatean

Karkara 2019ko ots. 27a, 15:47

Photocall-ean parte hartzen dutenen artean mozorro onenak sarituko ditu Arkupe elkarteak.

Arkupe elkarteak Inauterietako Photocall-a antolatu du larunbaterako Herriko Plazan. 18:00etatik 20:30era jarriko dute argazki txokoa eta herritarrak mozorrotuta bertan argazkia ateratzera animatu nahi dituzte; ondoren argazki horiek Arkupeko sare sozialen bidez zabalduko dituzte.

Bestalde, photocall-ean parte hartzen dutenen artean taldekako eta bakarkako mozorro onenen sariak banatuko ditu Arkupek. Taldekako kategorian 100 euroko bi sari banatuko ditu, eta bakarkako bi mozorro onenek ere 50 euroko saria jasoko dute.    

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide