Lera taldearen esker gutuna:
Gabonetako biharamuna ondo pasata, aurten ere lilura gerta zedin lanean aritu zareten guztioi eskertzeko da gutun hau.
Mila esker aurrena animalia jabeei eta artzainei. Zuen altxorrak herriari eskaintzen dizkiezue arratsalde batez, eta hori ez da diruz ordaintzen.
Esker mila gazteei. Zuek gabe ez legoke nahikoa giza-baliabide festa egiteko. Beste behin ere lezio ederra eman diguzue. Gora gazte aktiboak! Gora DBH!
Arkupe taldeari txokolate goxoa eskaintzeagatik. Eta urteak joan eta urteak etorri hor egoteagatik. Udalari gure beharrak asetzen aritu delako. Janzten, makillatzen, paperetan sartuta aritu zareten guztioi ere milioi bat esker.
Eta zerrenda amaigabea litzateke… Baina bereziki eskertu nahi diot nukleoari: Xume, Nekane, Xor, Miren eta Ekiñeri. Amets handi hau betetzen laguntzeagatik. Mundialak zarete!
Bukatzeko, eskertza ez, baina eskaera bai, herritar guztioi. Olentzero eta Mari Domingiren etorrerako irudiak behar ditugu, argazki zein bideoak. Gure helbidera (leragabonak@gmail.com) bidaltzea posible baduzue edo DRIVEz partekatu, estimatua legoke.
Hurrengo urtera arte, Orio. Ikilimilikilikliiiik!