Orioko hiru traineruek Hondarribiko jaitsieran parte hartuko dute larunbatean

Karkara 2019ko ots. 22a, 12:38

Harrobiko arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia izango dute igandean.

Orio Arraunketa Elkarteko traineruak neguko prestaketan bete-betean murgilduta daude,  eta larunbatean neguko test-proba garrantzitsuan parte hartuko dute, Hondarribiko XIX. Traineru Jaitsieran. 16:00etan hasiko da jaitsiera, eta 42 taldek arraunean egingo dute lau kategoriatan banatuta, tarteak Orioko gizonezkoen bi traineruk eta emakumezkoen txalupak.

Bestalde, Orioko harrobiak ere izango du hitzordua asteburuan. Igandean, Gipuzkoako Batel Ligako 7. jardunaldia jokatuko dute Pasaian, Illunbe Arraun Elkarteak antolatuta.

Orio Arraunketa Elkartetik nabarmendu dute, etengabeko jardueran murgilduta daudela elkarteko arraunlariak, "asteburu honetan eta etxetik kanpo, 110 arraunlari izango ditugu lehian". 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide