Orioko Eguneko Zentroko langileak greban daude

Karkara

ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako adinekoen zaintza sektorea greban dago, eta Orioko Eguneko Zentroko langileek ere bat egin dute lanuztearekin.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek hirugarren greba eguna dute gaur, ELA sindikatuak deituta. Asteazkenean hasi zuten mobilizazioa langileen lan baldintza eta lan hitzarmen "duina" eskatzeko, eta martxoaren 10era arte iraungo du. 

Orioko Eguneko Zentroko langileak bat egin dute grebarekin, baina egoitzan langile gutxi direnez, ezin dituzte ELAk deitu dituen greba egun guztiak bete, ez baitute horretarako nahikoa baliabide. Dena dela, greba egingo dute gaur, bihar eta astelehenean; baita martxoaren 1ean eta 8an ere, ostiralarekin. Beraz, datozen egunetan itxita izango da Orioko Eguneko Zentroa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide