Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote asteburuan

Karkara 2019ko ots. 20a, 13:00

Joseba Altuna oriotarrak parte hartuko du Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan.

Joseba Altuna oriotarrak parte hartuko du txapelketan, Jurdan Arakistainekin batera.

Denera sei bikotek parte hartuko dute Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan, era tartean izango da Joseba Altuna oriotarra. Lezon jokatuko dute lehendabiziko jardunaldia, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. 

Hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute. Bigarren saioa martxoaren 16an izango da Zarautzen, eta hirugarrena maiatzaren 4an, Errenterian. Finalak ekainaren 1ean jokatuko dituzte Andoainen.

Hurrengoak dira parte-hartzaileak:

  1. Jurdan Arakistain- Joseba Altuna
  2. Aritz Lertxundi- Iraitz Huegun
  3. Eneko Sagarmendi- Lander Ortega
  4. Lorea Iribar- Iñaki Divasson- Xabier Villar
  5. Sheila Cueto- Denis Nazabal
  6. Ibai Castilla- Xabier Olaziregi

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide