Orioko Udalak tokiz aldatuko ditu Bikamiotako edukiontziak

Karkara

Bikamiotako plazan jarriko dituzte lur azpiko edukiontziak.

Hurrengo egunetan abiatuko dituzte edukiontzi berriak instalatzeko obrak eta, bitartean, pare bat astez, Euskaltegiaren aurrean kokatuko ditu Udalak behin-behineko edukiontziak.

Udalak tokiz aldatuko ditu Bikamiotako lur azpiko kontenedoreak. Orain dauden tokitik kendu eta errotondaren beste aldean jarriko ditu, Bikamiotako plazan. Kontenedore berriak ere lur azpikoak izango dira.

Hurrengo egunetan hasiko dituzte edukiontzi berriak instalatzeko lanak eta, bitartean, pare bat astez, Euskaltegiaren aurrean kokatuko ditu Udalak behin-behineko kontenedoreak.

Udalak barkamena eskatu die bizilagunei eragozpenengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide