Espainiako Iraupen Txapelketan ari dira parte hartzen Orioko bost arraunlari, Ourensen

Karkara

Oihan Gozategi, 2018ko uztailean Cork-en (Irlanda) jokatutako Nazioarteko Txapelketan.

Castrelo do Miñon (Ourensen)  antolatutako  bi txapelketetan arituko dira asteburuan zehar Jon Carazo, Oihan Gozategi, Mikel Lizarralde, Aimar Albizu eta Ugaitz Astigarraga. Gaur, hilak 9, jokatzen ari den Espainiako Iraupen Txapelketan lehian dabiltza, eta bihar, igandearekin, Autonomien arteko Txapelketan izango dira, Euskadiko Selekzioa ordezkatuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide