Korrika antolatzeko batzar irekia egingo dute gaur

Karkara 2019ko ots. 12a, 11:00

Korrika Txikia ere antolatzen dute herrian.

Korrika Batzordeak gaur egingo du bilera irekia Kultur Etxean, 18:30ean hasita, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.  

Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 21. Korrikak, eta apirilaren 12an iritsiko da Oriora. Herritarrak Korrikan murgiltzeko hainbat ekimen egingo dituzte herrian, eta horiek antolatzeko Korrika Batzordea sortu dute.

Korrika Batzordeak gaur egingo du bilera irekia Kultur Etxean, 18:30ean hasita, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide