Ohiane Iraola arraunlaria elkarrizketatu dute 'Mundo Deportivo' egunkarian

Karkara 2019ko ots. 7a, 11:00

Zazpi urte daramatza Orion arraunean 26 urteko gazteak.

Ohiane Iraiola arraunlari tolosarra Orioko nesken traineruaz jardun da Mundo Deportivo egunkarian. Besteak beste, azarotik gogor entrenatzen ari direla azaldu du bertan, astean bost edo sei egunetan: Aurreko denboraldiekin konparatuz esango nuke ontziak beste sendotasun bat daukala. Zortzi bat urte daramatzagu batera eta nabaritu egiten da, bloke trinkoagoa daukagu. 

Lehen postua lortzeko grina ere adierazi du: Gu hona ez gara etortzen denbora pasa. Ez da ezer aldatzen, batelerak ez daude, baina gu berdin-berdin itsasoratuko gara. Izan ere, askok eta askok San Juanen faltan lanak eginak daudela esan ohi diete. Iraolak, argi azaldu du arraunlarien ikuspuntua: Pena ematen dit halako talde handi bat kolpera desagertzeak. Irabazi duten guztia irabazi ondoren, lortuko bagenu euren parean jartzea edo eurei gailentzea, subidoi handiagoa izango litzateke. Pena da aurkari nagusia galdu izana, emakumezkoen arraunarentzako da kaltegarria orokorrean.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide