Sahararen aldeko janari bilketarako boluntarioak behar dituzte Orion

Karkara 2019ko urt. 17a, 11:20

Boluntario izan nahi dutenek, 688661830 telefono zenbakira deitu dezakete.

Orioko Sahararen aldeko elkarteak janari bilketa antolatu du datozen astetarako, baina bertako arduradun Jokin Urangak jakinarazi du, gaur egun bakarrik dagoela bilketa egiteko. "Herritarrei laguntza eskatu nahi diet, bestela ezinezkoa izango baita herritarrek ematen duten janari guztia antolatzea eta garraiatzea", azaldu du oriotarrak.

Boluntario izan nahi dutenek, 688661830 telefono zenbakira deitu dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide