"KARKARAren egoeraren berri eman nahi diegu herritarrei"

Karkara

KARKARAko langileak, erredakzioan.

KARKARA elkarteak ezohiko batzarra egingo du gaur, asteazkena, Salatxo aretoan, 18:00etan. 'Aldizkariaren laguntzaileei eta irakurleei ekitaldira joateko gonbita luzatzen diegu; gure jardueraren berri emateaz gain, haien ekarpenak ere entzun nahi ditugu', adierazi du Ainara Lasa orainkariko kudeatzaileak.

KARKARA elkarteak batzarra egingo du gaur,  asteazkena, Salatxo aretoan, 18:00etan hasita.

Bertan elkartearen egoera ekonomikoa, eguneroko funtzionamendua eta etorkizunari begirako egitasmoen berri emango dute.

Hori dela-eta, elkarteko zuzendaritzak KARKARA laguntzaileak eta irakurleak ezohiko batzarrera gonbidatu dituzte: Aldizkariaren laguntzaileei eta irakurleei ekitaldira joateko eskatzen diegu; gure jardueraren berri emateaz gain, haien ekarpenak ere entzun nahi ditugu, adierazi du Ainara Lasa orainkariko kudeatzaileak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide