Interpretazio onenaren saria jaso du Iñake Irastorzak, Uruguaien

Karkara

Orioko aktoreak NOX Film Fest jaialdian jaso du saria, 'Antxoni' laburmetraian egindako lanagatik

Iñake Irastorza Zulaika aktoreak interpretazio onenaren saria eskuratu berri du Uruguaiko Nox Film Fest jaialdian.

Antolatzaileen esanetan, saritua izan da 'Antxoni' laburmetraian egindako interpretazio bikainagatik. Orioko aktoreak eskerrak eman dizkio Nox Film Fest-i, eta 'Antxoni'ko talde guztia zoriondu nahi izan du, bere Facebook kontutik.

Egoitz Lasa, Aroa Madurga, Teresa Calo eta Asier Fernandez dira, Iñake Irastorzarekin batera, lan honetan agertzen diren beste aktoreak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide