Olatz Zugastik kontzertua emango du otsailean Bergaran

Karkara

Maiatzean Orioko Karela kiroldegian eskainiko du kontzertua Zugastik.

Olatz Zugastik 'Ur Goiena Ur Barrena' lana aurkezteko du datozen hilabetetan hainbat herritan. Otsailaren 9an esaterako kontzertua eskainiko du Bergarako Seminarixoa aretoan. Sarrerak salgai daude interneten eta Seminarixoko txarteldegian, zortzi euroren truke.

Maiatzean Orion
Bestalde, maiatzaren 4an, larunbatarekin, Orion eskainiko du kontzertua Zugastik. Karela kiroldegian izango da, 22:00etan hasita, baina oraindik ez dituzte sarrerak salgai jarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide