Oriotarrek emaitza txukunekin hasi dute Gipuzkoako Batel Liga

Karkara 2019ko urt. 12a, 14:45

Iazko batel ligako irudi bat

Gaur, larunbata, hasi da 2019ko Gipuzkoako Batel Liga, Trintxerpen. Seniorretan, gizonezkoetan Kaiarriba nagusitu da, eta emakumezkoetan, berriz, Hibaika. Orioko 11 batel lehiatu dira.

Askotariko emaitzak lortuta etxeratu dira oriotarrak Trintxerpetik. Esaterako, jubeniletan neskek (Orio A) bigarren egin dute Tolosaldearen atzetik, eta mutilek, berriz, hirugarren (Orio A).

Ikusi emaitza guztiak pdf honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide