Gaur, hilak 11, emango zaio hasiera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen txapelketari. Probintziako elkarteek hartuko dute parte martxoa amaiera bitartean.
Orioko elkartetik bi talde izango dira txapelketan. Alde batetik, eskuz binaka lehenengo mailan Lertxundi-Aranalde. Bestetik, gomazko paletan gizonezkoen bigarren mailan, Arruti-Esoain-Murua. Bi taldeetan banatutako ligaxkako sistema izango da lehendabizi, ondoren, azken faseak jokatuko dituzte sailkatuek: finalerdiak eta finala.