Nafarroako V. Trikitixa jaialdia izango da urtarrilaren 26an

Karkara 2019ko urt. 13a, 18:00

Asier Gozategi, Imanol Urkizu, Iñaki Larrañaga eta Julen Alonso oriotarrek parte hartuko dute Nafarroako V. Trikitixa jaialdian.

Nafarroako Trikitixa Elkarteak antolatuta, Burlatako Udalaren eta ETBren laguntzarekin, urtarrilaren 26an Nafarroako trikiti jaialdiaren V. edizioa ospatuko da. Bertan izango dira Asier Gozategi, Imanol Urkizu, Iñaki Larrañaga eta Julen Alonso oriotarrak. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da jaialdia, Burlatako Kultur Etxean. Sarrerak leihatilan zein online salduko dira 12€ren truke.

Honako talde hauek izango dira jaialdiko protagonista:

1. Xabi Aburruzaga, Koldo Uriarte eta Aitor Uribarri.
2. Loren Nuñez eta Jesus Velasco.
3. Roberto eta Miren Etxebarria.
4. Leturia, Motriku eta Imanol.
5. Asier Gozategi,Iñigo Goikoetxea eta Julen Alonso.
6. Koldo Iparragirre eta Iñaki Larrañaga.
7. Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide