K2 tabernako futbolin txapelketan izena eman daiteke

Karkara

K2 tabernak futbolin txapelketa antolatu du, eta jakinarazi dute izena-ematea irekita dagoela. Urtarrilaren 31n, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera txapelketako sailkapen partidak jokatuko dira. Bestetik, otsailaren 3an, igandean, 17:00etan hasita, final laurdenak, final erdiak eta final handia.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bikoteka edo bakarka izena eman daiteke txapelketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide