Udal-pilotalekua itxita izango da urtarrilaren 10etik 18ra

Karkara

Pilotalekua pintatzea erabaki du Udalak.

 

Udalak pilotalekua pintatzea erabaki du eta, ondorioz, instalazioa itxita izango da zenbait egunez. Pintaketa-lanak ostegun honetan hasiko dira eta, dena ondo bidean, datorren asteko ostiralean bukatuko dira. Bitartean, pilotalekua itxita izango da.

Pintaketa-lana Urola Kostako brigadak egingo du eta, beraz, Udalak bere gain hartuko duen kostua pintura eta materialena izango da bakarrik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide