Tripontzia zozketako zenbakiak salgai daude Orion

Karkara 2019ko urt. 8a, 12:30

Tripontzia zozketako zenbakiak.

Tripontzia zozketako zenbakiak Kolon Txikin, Gabonen, Sarasua erretegian eta Egiguren argazki dendan daude salgai. Horrez gain, urtarrilaren 13an eguerdi partean plazan egongo dira Balizako kideak Tripontzia saltzen.

Balizako kideek Gure Esku Dagoren Tripontzia zozketan parte hartzera animatu dituzte oriotarrak. "Loteria nazionala deitzen diogu Espainiako loteriari eta urtero-urtero milioika euro jasotzen ditu Espainiako estatuak euskal herritarron poltsikoetatik. Katalunian badute La Grossa, baina Euskal Herrian oraindik ez daukagu gure loteria. Dena dela, bitartean, Gure Esku Dagoren Tripontzia erosi eta partekatu dezakegu ingurukoekin", azaldu dute Orioko Baliza elkartetik.

Tripontzia zozketako zenbakiak Kolon Txikin, Gabonen, Sarasua erretegian eta Egiguren argazki dendan daude salgai. Horrez gain, urtarrilaren 13an eguerdi partean plazan egongo dira Balizako kideak Tripontzia saltzen, eta zozketa urtarrilaren 21ean egingo da. "5 euroren truke 100.000 euro banatuko dituen zozketan parte hartzeko aukera izango dute oriotarrek, jakinik gastatutako dirua hemengo proiektu batera bideratuko dela".

Bestalde, aurtengo Tripontzia zozketak badu berezitasun nagusi bat. Zozketa izaera mantentzen badu ere, Elkarrekin Together film-dokumentala ikusteko aukera luzatzen du, txartelean gordeta datorren kodea erabiliz.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide