Irudietan: Heldu dira Errege Magoak Oriora

Karkara 2019ko urt. 5a, 18:35

18:00etan zubitik etorri dira, antortxero, pandero, danbor eta barril-joleez lagunduta. Oriora behar bezala sartzeko, herriaren identitatea aintzat hartuz, txu-txu trenak daraman traineru hori batean dabiltza Errege Magoak herriko kaleetan barrena. Orain Jesus haurtxoa agurtuko dute kiroldegian, eta herriko haurrekin elkartuko dira ikastolako pergolan, argazkiak atera eta falta diren gutunak biltzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide