Udaberri pilota txapelketa hasiko da datorren asteburuan

Karkara 2019ko urt. 6a, 19:36

Orioko bi taldeek hartuko dute parte urtarrilak 12ko asteburuan hasi eta martxora arte iraungo duen txapelketan.

Hilaren 12an emango zaio hasiera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen txapelketari. Probintziako elkarteek hartuko dute parte martxoa amaiera bitartean.

Orioko elkartetik bi talde izango dira txapelketan. Alde batetik, eskuz binaka lehenengo mailan Lertxundi-Aranalde. Bestetik, gomazko paletan gizonezkoen bigarren mailan, Arruti-Esoain-Murua. Bi taldeetan banatutako ligaxkako sistema izango da lehendabizi, ondoren, azken faseak jokatuko dituzte sailkatuek: finalerdiak eta finala.

Pilota eskola

Irailean hasi ziren pilota eskolako 40 haurrak entrenamendu saioetan. Ostiralero bezala jarraituko dute 17:00etan hasi eta 19:30 ingurura arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide