Orio AEren denda irekiko dute hurrengo asteburuan

Karkara

Arraunetxeko goiko solairuan izango da denda.

Hurrengo asteburuan Orio Arraunketa Elkartearen denda irekiko dute, Arraunetxeko goiko solairuan. Ostiralean, abenduak 21, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik; eta larunbatean, abenduak 22, 11:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Elkarteko kamisetak, jertseak, txapelak, banderak eta zapiak izango dira salgai, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide