Hainbat futbol partida jokatuko dituzte Mendibeltzen asteburuan

Karkara

Preferenteek (mutilak), ohorezko mailako kadeteek (mutilak) eta ohorezko mailako infantilek (mutilak) jokatuko dute Mendibeltzen, larunbatean. Lehen mailako kadeteek (mutilak) eta F8ko infantilek (neskak) kanpoan izango dituzte partidak, eta gainontzeko hiru taldeek atsedena hartuko dute.

Orioko futbol taldeek bost partida jokatuko dituzte asteburuan, Mendibeltzen, Zarautzen eta Lazkaon. Jubenilek (mutilak), ohorezko mailako kadeteek (neskak) eta txikien mailako infantilek (mutilak) atsedena izango dute aste honetan, eta gainontzeko bost taldeek larunbatean jokatuko dute, abenduak 15.

Asteburuko futbol partidak

Preferenteak (mutilak)

  • Orioko-Trintxerpe. Larunbatean, 17:00etan Mendibeltzen (Orio)

Kadeteak. Ohorezko maila (mutilak)

  • Orioko-Trintxerpe. Larunbatean, 12:00etan Mendibeltzen (Orio)

Kadeteak. Lehen maila (mutilak)

  • Zarautz-Orioko. Larunbatean, 15:30ean Asti Txikin (Zarautz)

Infantilak. Ohorezko maila (mutila)

  • Orioko-Antiguoko. Larunbatean, 10:30ean Mendibeltzen (Orio)

Infantilak. F8 (neskak)

  • Goierri A-Orioko. Larunbatean, 10:15ean Arizti handin (Lazkao)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide