Sara Iparragirrek irabazi du aurtengo Gipuzkoa Kirolak Saria

Karkara 2018ko abe. 13a, 11:19

Emakumezkoen kategorian, IDK Gipuzkoa taldeko Sara Iparragirre eta Maria Eraunzetamurgil saskibaloiko jokalariek eta Azu Muguruza entrenatzaileak eskuratu dute saria.

Atzo, abenduak 12, Gipuzkoako Kirol Gala izan zen Irungo Ficoba eraikinean. Gipuzkoa Kirolak Sariak banatu zituzten bertan, eta emakumezkoen kategorian, Sara Iparragirre eta Maria Eraunzetamurgil saskibaloi jokalariek eta Azu Muguruza entrenatzaileak irabazi zuten aurtengo saria. IDK Gipuzkoa taldean jokatzen du Iparragirrek, eta aurten Europako txapelduna izan da 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin.

Hona hemen KARKARAk Sara Iparragirreri uztailean egindako elkarrizketa

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide