`Oteiza batetik bestera´hitzaldia emango dute Tabakaleran Oskar Alegriak eta Bernardo Atxagak

Karkara

Argazkia: Oskar Alegria

Abenduaren 27an, ostegunarekin, Oteiza batetik bestera hitzaldia emango dute Oskar Alegriak eta Bernardo Atxagak Donostian. Saioa Tabakalerako Z aretoan izango da 19:00etatik aurrera, sarrera librearekin eserlekuak bete arte.

Urriaren 16an, Atxagak eta Alegriak Oteizarekin batetik bestera hitzaldia eman zuten Orion. KARKARAk eta Orioko Udalak elkarlanean antolatu zuten saioa. Hitzaldia ardatz hartuta, irratsaio ederra egin zuten Euskadi Irratiko Lizardiren baratza tartean. Entzuteko, egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide